Erantzukizun soziala eta herritarrekiko betebeharrak.

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Gaubeka 2025ko mar. 27a, 19:16

Pasaden astean, amorruz hartu genituen Kutxabank bezalako entitate baten lehendakariak egindako adierazpenak. Anton Arriola Kutxabankeko lehendakariak talentua erakartzerakoan, euskarazko irakaskuntza beste herrialde batzuetako profesionalak erakartzeko “oztopoa” dela  esan eta beste irakaskuntza eredu batzuen beharra aldarrikatu zuen.
Gogoratu beharko genioke Arriola jaunari, gutxiagotutkoa hizkuntza baten irakaskuntza eta sustapena oztopo bezala kalifikatzea ez dela ez bere erakundearen helburu eta sorrerarekin bat egiten duena, ez eta Euskal Herriko milaka bezerori eta beraien hizkuntzari zor dion aitortza.
Izan ere, gurean jarduten duten gero eta globalizatuago dauden enpresek, erantzukizun sozialarekiko hausnarketa egin beharko lukete. Itxurakeria eta aurpegi garbitze puntualetatik harago, enpresa eta erakunde ezberdinen helburu eta zuzendaritzetan pertsonen berdintasun eta ezberdinen aitortzak, jarduten duten lurraldeekiko aitortza beharko luke. Baina ez hori bakarrik, Euskal Herrian jarduten duten enpresek, are gehiago banketxe eta kutxena bezalako oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituztenean, besteak beste hizkuntza eskubideekiko lege-betebehar zorrotzak izan beharko lituzkete, profesionalak euskarazko zerbitzuak emateko gaituaz nola ez.
Nafarroan ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileen legeak noiz ezarri behar dizkie enpresa eta erakunde hauei euskaldunen hizkuntza eskubideekiko betebeharrak? Maila ekonomiko globalizatuan ezer gutxi dira herritarrak enpresa batzuentzat, baina behintzat bezero bezala aldarrikatu dezagun zor zaiguna.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!