Isilarazteaz edo entzun nahi ez izateaz.

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Gaubeka 2024ko ira. 19a, 12:21

Berriki Baionako epaitegietan herritar bati epaileak ukatu egin dio euskara erabiltzea frantsesaren ezagutza zuela argudiatuz. Izan ere, Frantziako Estatuak aitortzen duen hizkuntza bakarra frantsesa da eta epaitegietan, frantsesaren ezagutzarik ez den kasuetarako soilik onartu izan dute interpretazioaren bidez euskara edo bestelako hizkuntzak erabiltzea.
Hegoaldeko epaitegietan, euskara erabiltzeko aukera izan beharko genuke, baina errealitatea oso bestelakoa da eta praktikan Frantziako Estatuaren jarrerak errepikatzen dira. Nafarroako epaitegietan euskara erabiltzea eskatuaz gero, eskubide hori bermatua izan beharko genuke (zuzenean interprete gabe gainera), baina egungo legedia medio, hainbat dira ezartzen dizkiguten ukazioak: epaitegiak euskararen ofizialtasuna onartzen ez den eremuetan egoteagatik, epaileei nahitaezko ezagutza ez ezartzeagatik edo euskarazko interpretazioa eskatu arren horrek sortzen duen atzerapenengatik. Horrela, egunero-egunero eta Euskal Herri osoan milaka herritarren defentsarako eskubidea edo babes judizial eraginkorra izateko eskubidea ere kaltetzen dira.

Baina epaitegietatik harago, bestelako gutxiespenek ere larritasun berezia dute, Euskaren Nafar Kontseiluan gertatutakoa kasu: Funtzio Publikoko Zuzendariak Nafar Kontseiluko kideei gaztelaniaz galdetzeko eskatzea, interpretazio zerbitzua izan arren, ez omen zekielako konektatu behar zuela eta beraz, ezertxo ulertu gabe lasai asko geratu zen bilera osoa. Antza denez, euskaraz esandakoak batzuentzat ez du interesik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!