Euskaldun izatea ze garestia den

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Gaubeka 2020ko urt. 29a, 12:24

Euskaldunok oztopoak ditugula esaten dugunean, era askotakoak etortzen zaizkigu burura, batez ere euskaraz bizi nahi izateagatik erabili behar dugun gehiegizko denbora eta kemenagatik, dela administrazioarekin harremanak izateko, dela gure haurrak euskaraz matrikulatu ahal izateko…. Baina Nafarrok zenbait kasutan, dirutan ere ordaindu behar dugu euskaraz bizi nahi izate hori, euskararen gainkostuak izendatuko nituzke.
Zenbait eraikin historiko bisitatzearen kasuan, Leireko monasterioa adibidez, bisita gidatua nahi izanez gero 3,80 eurotako kostua du. Baina kontuz, bisita horiek gaztelania hutsean dira, euskaraz bisita egiteko, taldeko 80 eurotako gain-kostua dute, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, errusiera eta txinatarrean bisita gidatua egiteak duen kostu berbera. Gure herrian arrotz beraz.
Nolatan izan daiteke gestioa pribatua izan arren Nafarroako Gobernuaren jabetzako eraikin publiko baten, bertoko berezko hizkuntzan bisita gidatu bat jaso nahi duten familiek, atzerriko edozein hizkuntzatan zerbitzua nahi dutenen beste ordaindu behar izatea? Hori bai, Oliteko gaztelua, Uxueko gotorlekua edo Eunateko elizako bisita gidatuetan zuzenean ez dago euskarazko aukerarik.
Nafarroako Gobernuak Nafartarren artean kultura eta ondarearen ezagutza berdintasunean kontsumitzeko eskubidea bermatu beharko luke. Beste behin ere, berdintasuna, kohesioa eta justizia eskatzen dugu Nafarroa osoan eta Nafar guztientzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!