Iruñean euskaraz bizi nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Gaubeka 2019ko aza. 19a, 14:15

Iruñeko alkatearen hitzetan, herritarrek eskubidea dute Udalari bi hizkuntzetan zuzentzeko, baina ez hautatutako hizkuntzan harrera edukitzeko eta honetan oinarritzen du batik bat, atzerapausoak eman eta euskararen ordenantza termino hutsaletara eramatea. Nolatan liteke herritarrari euskaraz zuzentzeko eskubidea bermatzea harrera egingo duenak ulertu ere ez badio egiten? Udaleko mezu eta kanpainak informazio jomugaren arabera gaztelania hutsean edo elebitan egitea proposatzen dute eta honekin ere nolabait hasi dira, audientziaren arabera jarriko dute publizitatea eta beraz, erabaki honek euskarazko hedabideak kaltetuko dituelarik. Bitartean, Iruñeko herritarrek udalera deitzen dugunean euskaraz artatuko gaituen norbaiten zain telefonoz telefono denbora galtzen dugu, dokumentu edo ziurtagiri bat euskaraz lortzeko gaztelaniaz nahi dutenek 5 minututan lortzen badute, guk hainbat saiakera egin behar ditugu eta sortea izanez gero emango digute. Gainera, itzulpengintza zerbitzuan ez dute baliabide nahiko egun duten eskariari aurre egiteko, beraz, imajinatu herritarrak, beraien eskubideak egikarituko balituzte, udalarekin duten harreman eta zerbitzu oro euskaraz eskatzen hasiko balira. Hau al da euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzea? Ez gara nekatzen esaten instituzioek eta berauen arduradunek berdintasuna, kohesioa eta justizia bermatu behar dituztela NAFARROAKO LURRALDE OSOAN.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!