Arrimadas errudun bila

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2021ko aza. 8a, 13:16

Ines Arrimadasek hauteskunde legearen aldatzea aldarrikatu zuen asteburu honetan elkarrizketa batean, bere esanetan, abertzale eta separatistek duten indarra murrizteko helburuarekin. Bereziki azpimarratu zuen lotsagarria ikusten zuela EHBilduren ordezkaritzaren indarra. Baina, Arrimadasek uste bezala, gainordezkatuak al daude alderdi abertzaleak?
 Interneten bilaketa azkar bat egin ondoren, argi eta garbi ikus daiteke mantra hori ez dela erreala. Banaketa egiteko metodo ezberdinak erabilita edo barruti sistema aldatuta, barruti bakarra ezarrita adibidez, emaitzak oso bedintsuak edo hobeak dira alderdi abertzaleentzat. Orduan, zergatik proposamen hau? Zergatik beti errepikatzen duten mantra hau?
 Alde batetik, d´Hont metodoak eta barruti probintzialak estatu mailako alderdi txikiak kaltetzen dituelako, bereziki berea. Ziurrenik Arrimadasek pentsatu du gizarteak ez duela begi honez ikusiko bere alderdiaren mesederako den aldaketa proposamen bat egitea, beste arrazoirik gabe, eta bere bozka emaleen artean oso maitatua ez den errudun bat bilatu du, errealitate hau apaintzeko.
 Beste aldetik, eta agian hau da arrazoi nagusia, alderdi hauen lanak, eta bereziki ezker soberanismoarenak, min handia ematen dielako. Mingarria egiten zaielako, kostata bada ere, lan-erreformaren indargabetzea lortu izanak, min ematen dielako mozal-legearen eraldaketak, min ematen dielako Nafarroan, eskuina gobernutik kanpo dagoenetik, urtero aurrekontuak EHBilduren inprontarekin aurrera ateratzeak... 
 Azken finean, oso mingarria egiten zaielako onartzea, beraiek desagertze bidean dauden bitartean, ezker soberanismoak geroz eta indar gehiago daukala. Baina errealitate hau ezingo dute lege erreforma batekin aldatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!