Urrian, Pobrezia errotik ezabatzeko nazioarteko eguna ospatzen da, eta horrelako egunen
aurrean aurkitzen garen bakoitzean gertatzen den bezala,ez dakigu zehazki zer ospatzen
dugun.
Nafarroan, gure erkidegoan, ez dauzkagu gauza handirik ospatzeko, datuak argi eta garbi
esaten digute. Nafarroako populazioaren %18,3a pobrezia eta/edo gizarte bazterketa
jasateko arriskuan aurkitzen da eta datu guztiak bigarren urtez egoerak okerrera egin dutela
adierazten digute.
Eta honen aurrean, pobrezia ezabatzeko nazioarteko egunaren aurrean zer, hori da argitu
behar duguna. Askotan esandako gauza pare bat okurritzen zaizkit niri;
Alde batetik gizarte osoaren parte hartzea behar dugu, politikaren aldetik politika publiko
ausartak eta egoerak obetzearen aldekoak direnak sustatu behar dituzte, gizarte bezala
harreraren, bizikidetzaren eta elkartasunaren aldeko diskurtsoak eta ekintzak sustatu behar
ditugu eta pertsona indibidual bezala asko daukagu egiteko ere, baina garrantzitsuena
ondoan dauzkagunen egoerak eta bizipenak ezagutzea izan daiteke.
Beste alde batetik egunerokotasunean lanean dauden elkarteen paper garrantzitsua behin
eta berriz aldarrikatu behar dugu.
Ezin dugulako ahaztu egunero milaka pertsona lan egiten dutela nafarroan zaugarritasun
egoeran dauden pertsonak laguntzen, haiekin bide berriak sortzen eta egoerak aldatzeko
borrokatzen.
Eta gaur, pobrezia errotik ezabatzeko egunaren hilabetean elkarteak egiten duten lana,
beren eguneroko lanaren aldeko apostu garrantzitsua egitea eskatzearen beharrean
aurkitzen gara.
Gizarte egiturak eraldatzeko egiten dutelako lan, bazterketa, pobrezia, edo zaugarritasun
egoeran dauden pertsonekin hurbiltasunez, enpatiaz eta kementsu lan egiten dute.
Eta hori da urriaren 17an ospatu dezakegun gauza bakarra, datuak okerrera egiten dute bai,
baina asko dira, asko gara Nafarroan egunero lan eta lan gabiltzanak egoera hori aldatzeko.