Azkeneko egunetan ikusi dugu 500 pertsona lo egiten dutela Madrilgo aireportuan bizitoki-
alternatiba bat ez izateagatik. Errealitate honen aurrean sortzen den lehengo akordioa zentsu
bat egitea da, hau da, kontatzea zehazki zenbat pertsona daude bertan. Agian orain arte ez
direlako pertsona bezala tratatuak izan... Baina argi ikusten dugu, beste behin hartzen diren
neurriak kontu neurriak direla, eta ez arazoa bere osotasunean konpontzeko neurriak.
Eta arazoa argi daukagu, askotan ikusi, aztertu eta entzun dugu. Ikusten dugu
etxegabetzeekin, gure Arga ibai ondoan bizi diren ehunka gazteen egoeran edota egunero
gure belarrietara iristen diren, gazteen, emakumeen eta abarren testigantza guztietan.
Baina hau ez da berria, eta ez gara gai izaten ari arazoari errotik eragiten dioten neurriak
aurkezteko.
Baina, benetan ezinezkoa da etxegabetasunarekin bukatzea? Ezin dugu neurri zehatzik
pentsatu eta betearazi inor kalean lo egitera behartuta egon ez dadin?
Baietz pentsatu nahiko nuke, hobeki esanda, bai argi daukat, krisi egoera honekin bukatzea
posiblea da, eta hainbat lekutan aurrera eramaten hari diren neurrietan ikus ditzakegu.
Pobreziaren kontrako sarea ekainaren 10ean guzti honi aurre egiteko Ktalunian egiten ari diren
bidea aurkeztuko digute jardunaldi batean. Bertan Antoni Milian Katalunian etxegabetasunari
aurre egiteko proposatzen dabiltzan legearen nondik norakoak aurkeztuko ditu.
Etxebizitza bermatu beharreko eskubidea delako, argi zeukaten 1978an eta argi izan beharko
genuke gaur egun. Ezin dugu onartu pertsona bat ere ez kalean bizitzera behartua egotea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!