“Deskontrola”, “ez-betetzeak”, “hondamendia”, “porrota” izan dira azkeneko asteetan Errenta
Bermatuaren inguruan hitz egiteko erabilitako hitzak. Baina beste hitz asko esan gabe geratu
dira, “laguntza” “beharra” “aukera” “euskarri”...
Eztabaida, solasaldi eta obekuntza guztiak azkeneko hitz horietara bideratu beharko lirateke.
Errenta bermatua hutsuneak dauzka noski, baina betetzen duen ezinbesteko papera
aldarrikatu behar dugu.
Errenta bermatua Nafarroan bizi diren pertsona askorentzat izugarrizko estaldura suposatzen
du, beren bizitzak aurrera ateratzeko ezinbesteko babesa da.
Argi dago, Errenta bermatua ez da gizarte bezala babesa bermatzeko behar dugun
tresna bakarra. Jakina, sistema hobetu daiteke eta zehatzago esanda hobetu behar da.
Gizarteratzeko bidean pertsonei lagunduko dieten politika aktiboak indartuz edo aukera
berriak sortuz.
Baina argi izan behar dugu baita emplegua ezin dela aukera edo helmuga bakarra izan beste
oztoko eta behar batzuei aurre egin behar diogu, prestakuntza faltari, osasun arazoei edo
etxebizitza eskuratu eta mantentzeko arazoari so egitea beharrezkoa da.
Errenta Bermatuaren onuradunak arazo administratiboen erruduntzat jotzea bidegabea
izateaz gain, kaltegarria ere bada. Jarrera honek aurreiritziak elikatzen ditu eta arriskuan
jartzen du pobreziaren aurkako borrokan eraginkorra dela erakutsi duen politikaren onarpen
soziala. Administrazioak bazterkeriaren egiturazko arrazoien gainean jardun behar du, ez
horren ondorioetan gainean soilik.