Azaroa. Aurrekontuak.

Erabiltzailearen aurpegia Gara Gonzalez 2024ko aza. 18a, 19:02

Nafarroako Gobernua hurrengo urterako, 2025erako, aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu du
azkeneko egunetan. Gizartean eta gizarteratzean gehien pentsatzen duten aurrekontuak direla
aitortu dute, baina pare bat ildo aztertuz gero erraz ikus dezakegu iada egina dagoena
gutxieneko modu batean finkatzen dutela, berrikuntza handirik proposatu gabe.
Egoera honen aurrean galdera asko eta erantzun gutxi sortzen dira. Benetan politika guztien
erdigunean jarri nahi dituzte pertsonen egoerak? Gehien sufritzen duten pertsonen egoerak?
Ongizate estatu sendo baten aldeko apostua modu honetan egin daiteke?
Nafarroan zaugarritasun egoeretan dauden pertsonen inklusioa ahalbidetzeko ahalmen
handia dauka, horretan sutsuki sinestu behar dugu. Baina, egoera latzenetan dauden
pertsonak atzean ez uzteko baliabideak, zerbitzuak eta berrikuntzaren aldeko apostu
indartsua egin behar dugu.
Momentu honetan ezin ditugu erditarteko apostuak egin, Nafarroan pobrezia eta
bazterketa egoeran dauden pertsonen kopurua gora egin du eta aurrekontuetan ez da
ardura edo kezka hori nabaritzen. Pertsonak ezin dute 2026.urterarte itxaron,
zaugarritasun egoerak zailesteko indarra orain jarri behar da.
Aurrekontuak etxebizitza duina bermatzearen inguruan, lan eta hezkuntza aukeren
berdintasunaren inguruan eta osasun zerbitzuen bermearen inguruan hitz egin beharko
lukete. Alokairuen prezioen topaketa egitea beharrezkoa da, baina baita etxebizitza
publikoko parkea zabaltzea. Lan eta hekuntza aukera berdinak bermatu behar ditugu
pertsona guztientzat, baita paperik ez dutenentzan ere. Eta noski, pertsona guztien
osasun eta osasun mentala zaintzeko beharrezkoak diren zerbitzuak, baita
prebentiboak ere sustatu behar dira.
Azken finean, aurrekontu sozialagoak eskatu behar ditugu, ez soilik pobrezia egoerak
arintzeko helburua dutenak, baizik eta pobreziaren kausa guztietan eta hauek
pertsonengan dituzten ondorioetan eragiten dutenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!