Ikasleok borrokatu. Politikoek jardun

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Navarlaz 2020ko urr. 6a, 11:54

Gazteok askotan izaten gara, edo behintzat hala ikusarazi nahi dute, gobernu zein politikoen lehentasun gisa. Ez da hala gertatzen, aldiz, gure arazoak eskubide linguistikoei lotuak direnean. Kasu honetan egoera guztiz aldatzen baita, eta gazteok lehentasun bat izateaz oztopo gisa izatera pasatzen gara.
Egoera hau sufritzen ari gara nafar gazteok heziketa-profesionala zein unibertsitateko euskara eskaintza areagotzeko eskatzen dugunean. Egun, sinesgaitza badirudi ere, unibertsitatean euskaraz irakasgaiak hartzeak oztopo ikaragarria suposa diezaguke ikasleoi.
Zergatik gertatzen da hau? Euskaraz eskaintzen diren irakasgaiak, irakasgai guztien oso ehuneko txiki bat osatzen dutelako, eta honek klaseak goizez eta arratsaldez edukitzea dakar, askorentzako 

bideraezina, eta, euskarazko eskaintza alde batez uztea ondorio duena.
Irakasgai bat euskaraz hartzeak ez digu inkordiorik suposatu behar, guztiz kontrakoa baizik. Gaztelaniazko ikasgaiekiko baldintza berdinetan sentiarazi behar gaitu eta gaur egun hori ez da gertatzen.
Ikasleok borrokatu behar dugu eta, politikoek, jardun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!