Etsipena ez da inoiz irtenbidea

Erabiltzailearen aurpegia Eva Aranguren Arsuaga 2025ko urt. 14a, 17:56

Azken boladan etsipena gailentzen ari dela dirudi. Ultraeskuinaren gorakada, matxismoaren erreakzio antolatua, nazioarteko gatazken areagotzea, genozidioa, giza eskubideen doktrinaren hondoratzea eta gizarte kapitalista kontsumistaren antsietateak, planetaren muga naturalen gainetik, etsipena dakarte.

Gero eta gehiago beste mundu posible bat eraikitzeko grina behar dugu. Eredu alternatibo baten zirrara zabaltzea. Proiektu eraldatzaile anitzak gorpuztea, hedatzea, haize freskoa, itxaropena.

Muturreko jarreretatik ezin dela ezer aldatu sinestarazi digute baina, ez al zen feminismoa, antimilitarismoa, komunismoa muturrekotzat jotzen? Badira helburuak neurtu baino alde batera utzi behar direla diotenak. Ezin dela, zaila dela. Noiz izan da erreza? 

Bizi dugun atzerabuelta errepresiboak erantzun tinkoa behar du. Ilusioa. Ezin gara pragmatismo hutsalan gelditu. Posibilismoa bai, noski, baina etsipenik gabe, jendearekin kontatuz. Izan ere, ez al da etsipena ultraeskuina, matxismoa, arrazakeria, kontsumismorako ihesaldia elikatzen dituena? Etsipena sufrimenduari lotzen gaituen katea da. Hauxe gakoa, nola apurtu katea?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!