Atzoko egunez, Euskal Herriko txoko ezberdinetan konzentrazioak burutu genituen, Maguette Mbeugou ren eraiketa salatzeko.
Aurten Euskal Herrian indarkeria sexistaren jarraitzaileek erail duten 6.emakumea da Maguette Mbeugou.
Haserretik hitz egiten dut gaurkoan noski! Hau iada jasaingatza ere badela iruditzen zaidalako.
Mingarriena baina, egoera eraldatzeko tresnak eskura ditugun arren, hauek bere osotasunean erabili nahi ez izatea dela esango nuke.
Maguettek bikotekidearen aurkako salaketa bat ipinita zuen, baina honek ez zuen ekarri babes agindua.
Zergatik, Maguette Senegaldarra izateagatik? Pobrea izateagatik? Langilea izateagatik?
Gaur gaurkoz, emakumeon aurkako indarkeriak ez du mugarik, bizi garen
sistema kapitalista heteropatriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako, eredu
honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak betikotzeko tresna. Garrantzitsua da
ulertzea indarkeria matxista, bestelako biolentzia ardatz batzuekin elkarlotzen dela, arrazismoa
edo klasea, kasu.
Baina hau jakinda eta kokatuta izanda ere zergatik ez dugu erreakzionatzen?
Azkenaldian galdera bat etortzen zait sarri nire baitara, zer geratuko litzateke, eraildakoak futbolariak, politikariak edo eta ekonomia gizonak izango balira? Erreakzionatu gabe jarraituko ote genuke?
Ez dut uste!
Emakumeon bizitzak besteen adina balio duelako, aski da! Eraso sexistei planto!