Korrikan ere, erdaraz

Erabiltzailearen aurpegia Endika Legarra 2024ko mar. 19a, 12:12

Eguzkiak gure hankak eta eztarriak gogoz berotzen zituelarik, giro bikainean igaro zen larunbatean AEKren furgoneta Iruñerriko karriketan barrena. Ttipi-ttapa, harro egin genuen korrika, garen eta izan nahi dugun herria aldarrikatuz. Eta, etorri bezala, joan zen. Baina, jada ohitura bihurtu den moduan, azken kilometroa gau osoan zehar luzatu genuen askok, eta Alde Zaharreko kaleak korrikalari petoz josi ziren.
Une horretan, hankei atseden pixka bat eman eta belarriak zorroztea erabaki nuen: “¿cuántos kilometros has hecho?” edo “¡qué guapa está la Korrika!” zioten ustezko zenbait ahobizik. Berehala, egun osoan zehar entzundako bi aldarri etorri zitzaizkidan gogora. Izan ere, antzekoak diruditen arren, ez dira berdin “Iruñean ere, euskararen alde” eta “Iruñean ere, euskaraz”. Agian garai batean asko izanen zen gurean euskararen alde egotea. Gaur egun, ordea, ez da aski, euskalduna ez baita soilik euskararen laguna. 
Mila esker, AEK. Mila esker, korrikalariok. Asteburu ederra izan da. Baina batzuk “Korrikan ere, erdaraz.” Herri harro hau euskalduntzeko maratoiari kilometro asko falta zaizkio. Eta lekukoa gure esku dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!