Hilabete hauetan, telelana egiteko agindua, baimena edo aukera izan dutenek, ari dira horretaz nahiko keska agerian ezartzen: ordutegi gabeko lana dela, haurrak etxean zaindu beharra aldi berean ezinezkoa dela, sistema informatikoak askotan bertan bera geratzen direla,...
Ta aurrera begira, berriro ikusten ari gara zaintza lanak direla askenak, ta ez direla zuzenki mahai gainean esartzen.
Hainbat hostalari, merkatari ta beste langile anitz lanean hasi diren aste hauetan, haien haurrak nork zaintzen ditu?, nork etxeko lanekin lagundu, eskolak ta haur eskolak itxita jarraitzen dutenean? Aiton-amonak, Coviden aurrean arrisku gehien dutenak?
Gure bizitzan aurrera egiteko, denok, duintazunez aurrera egin ahal dezagun, badira nork ideiak ematen ari direnak, aspalditik batzuk baina egoera honetan indarberritzen ari diren ideiak agian. Tartean, denentzako lan duinik ez badago, dagoena banatu beharko dugula, ordutegia murriztuz, astean egun gutxiago lan eginez, ordutegia, zaintza lanetara moldatuz. denbora libre gehiago izango genuke, baina lan aukera gehiago ere.
Baina ez dugu horretan proposamen nabarmenik ikusten, ez gobernutik, are gutxiago patronal aldetik.
Badago non begiratu, Europako beste herrialde aurreratuenetan, normalitate berria, benetan berria ta hobea nahi badugu.