Haurrak ta adineko jendea

Erabiltzailearen aurpegia Edurne Egino 2020ko api. 16a, 14:10

Gaurkoan, hasteko haurrak ta adineko jendea aipatu nahi ditut.  
Agian hilabete luze honetan, ateratzeko aukera gutxien izan dutelako, agian mirestekoak direlako beren jarrera baikorretan. 
Denontzat izaten ari da esperientzia bitxia, berria, ezezaguna.  
Zenbat gauza berri ez ote ditugun deskubritu egun hauetan, astia izan dugulako ta ikasteko gogoa ere: urrutiko besarkada samurrak ematen, aspaldiko lagunak agurtzen, sukaldatzen edo margotzen, irakurtzen edo gimnasia egiten. 
Zenbat sufrimendu ere, betirako joan direnei ohitura dugun eran agurtu ezin izanagatik, hainbat lana galdu edo galtzeko arriskuan daudenengatik, zenbat gure serbitzu publikoak behar baino murritzagoak direlako, edo adineko pertsonen egoitza pribatu askok ez dutelako egoera behar bezala pairatu. 
 Baina pandemiaren zifrak hobetzen doazela, ez dezagun presarik izan normaltasunera bueltzako, normaltasun haren ondorioa baita bizitzen ari geran egoera latz hau. 
Normaltasun berri bat eraiki behar dugu: non lortu dugun ingurugiro garbiagoa jarraituko duen, non guztiok duintazunez bizitzeko aukera izan dezagun, non bertako elikagaiak bermatu ta kontsumituko dugun, non mundua ta bertan bizi garen guztiok errespetuz ta ekitatez  tratatzen garen, non BIZIA  ta ez DIRUA gure balore nagusiena izango den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!