Azkenetan azkena, azken hatsen arteko azken muxua
Azken muxua izan zen, eman niona, orain apenas zazpi egun, utzi niona bere masailean guztien artean azkena izanen zelakoaren beldur guztiekin, zintzilik bezala utzi niona betileetan, hain belarrietatik hurbil, sartuta bezala gelditu zena bere masaileko hezurretan, nahikoa urruti bere ahoaren ezpain zubietatik.
Azken muxua izan zen hura jazo zen hiru egun zeramala berak lokarrarazita. Lagun min baten amari eman nion azken muxu hartaz ariko bainaiz gaur, labur labur bada ere.
Aitaren zaintzak lagun bilakatu gintuen bera eta ni. Aulki gurpildun, taka-taka, makulu, bastoi, makil, pardel eta halakoen artean. Hamaika ordu egin ditugu elkarrekin, etxetik kanporako irtenaldietan, atseden hartuta berak, bere zaintzaileak, aitak, eta nik neuk, etxeko atariko bankuan ia gehienak. Honetaz eta hartaz.
Honexegatik, premia izan nuen, bere hondarreko hatsa biriketarako aurretik, hauspotu baino lehen azkena izan zuen arnasa, bere ohera bertaratu, eta muxu emateko.
Jabetu zinela unearekin, horrela izan zela ia ziur naiz… Pepa.