Datorrena iltzatuta dut buruan, herenegunetik.
Aterpetxea duen plaza bat. Aterpetxe honetan, astero-astero, hiruzpalau dozena gazte izaten dira, hamairu-hamabortz urte artekoak. Egunez, ugaldean piraguaz, arratsaldean ugalde bazterreko zuhaitzetan tximinoarena egin, gauez atseden hartzeko mentatuta den aterpetxean.
Herenegun, diodana, dozenaka hartan bazen dozena erdi minusbaliotasun psikikoa zutenak aterpetxean; afaldutakoan, ohera bildu aurretik, solasean atarian.
Totelka, garraisi batean ere tarteka, marrumaka nolabait, euren minusbaliotasun psikikoaern ondorioz.
Belarrian nabamenak egin zitzaizkidan oso neska baten uluak. Bere zaintzaren ardura zuen monitore baten ahotik jakin nuen neska honi hilekoak kuleroak odolez zikinduta zizkiola. Eta, honexegatik, oinazetan zela, bera izanik guztien artean totelka, marruma eta garraisi ozenen egiten zuena.
Herenegunetik begietara iltzatuta dut halaber monitore neka gazteak nola inguratzen zuen besoetan minez zen neskatikoa; nola xuxurlatzen zizkion pasako zela mina. Ematen zuela bikote hark zerbait martsupiala zela.
Emeki-emeki joan zen arte neska oinazeduna lasaitzen. Ixiltzen.
Dena izan zen -gainera- euskararen totel, garraisi eta marrumetan.