Déjà vu bat

Erabiltzailearen aurpegia Dani Martirena 2024ko urr. 29a, 19:14


Ilunduta dago dena kanpoan, eta karriketan dena ilunduta dagoenean maite izaten dut gorantz begiratu, barrualdeko lanperen-pean argiztatuta diren etxeetara erreparatu, eta orduan, burua aske uztea maite izaten dut; erran nahi baita irudikatzen ditudala leihotik barrura argitan diren etxeetako mapa karratu horiek. 
Hitzaurre herdoil honen ostean dator orain, kanpotik begiratuta, aletzera noakizuen etxe baten barreneko istorio laburra. Atzo jazotakoa.
Etxe batean sukaldekoa, egongelakoa, komunekoa eta logeletakoak -hiru-, gela denetan dira argiak.
Aitzitik, denak egin dituzte itzali, hurrenez-hurren, eta ez di-da batean. Norbaitek itzali ditu denak, berriro diot. 
Eta hau gertatu den bitartean, entzun da kanpora, barrutik ahots batek, zeinak dioen garesti dagoela argia, eta argiak itzaltzeko, etxean ez dagoela-eta dirua egiteko makinarik. 
Sinistu, badiot, istorioa ezaguna egin zaidala. Déjà vu bat bizi izan dut, alegia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!