Sedizioa

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2022ko aza. 18a, 12:08

‘Zer da sedizio delitua, aita?’ entzun nion aurrekoan haur bati. Aitak, aurpegi latzarekin zer eta ‘hori jende gaiztoak egiten dituen gauzak dira’ erantzun zion. Ez dago gaizki maila non dagoen ikusteko, baina Espainian gaur sedizioa zera da; modu publiko eta iskanbilatsuan, indarrez edo legezko bideetatik kanpo boterearen aurka altxatzea, legeak ezartzea ekiditeko edo agintari edo funtzionario publikoen jarduna eragozteko. 

Definizio honen arabera xelebrea iruditzen zait Ayusok sedizioso abizena eramango lukeela pandemia garaian Gobernu zentralaren aurka burututakoen ondoren; edo harrotasunez izango liratekeela sediziosoak adibidez Hipotekak Kaltetutakoen Plataformaren ekitzetan parte hartzen duten askok; edo Nelson Mandela edo Luther King Espainian sedizioaren eta desobedientzia zibilaren artean dagoen marra finaren gainean dantzan egongo liratekeela.

Eta begi bistakoa da sedizio delitua bere gain duenak nahiko argi duela egozpen hori ekarri dion jarduna, bere prismaren arabera zuzena, egokia eta zilegia dela. Eta ziurrenik beste askoren prismaren arabera baita ere. 

Baina aita hark semeari emandako jende gaiztoaren argudio horren antzera, argi dagoena da Espainian aurkari politikoa espetxean ikusteko nahia handiagoa dela bizikidetzan oinarrituriko gizarte bat eraikitzea baino. Betiko moduan, jende ona eta jende gaiztoa, sediziosoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!