Putak, irten zuen gordelekuetatik

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2022ko urr. 7a, 13:13

Auzo lotsa eta nazka sentitu ditut Madril aldeko ikasle egoitza batean mutil talde batek egindako performance higuingarriaren irudiak ikusi eta entzun ondoren. Eta jakin badakigu hau ez dela esklusiboki Madrilgo toki jakin bakar batean gertatu den anekdota, baizik eta egunero eta edonon gertatzen direnen erakusle bat baizik.

Are eta harrituago utzi naute mezu matxistaren hartzaile ziren neska batzuen erantzunek: ‘horrek ez gaitu iraintzen’, ‘ez da matxista, ohitura bat da, txantxa bat’, entzun ahal izan diet pareko egoitzan bizi diren eta komunikabideek elkarrizketatutako hainbat neskari.

Hau da, tamalez, eta orokortu gabe baina sintomatikoki, XXI mendean 20 urteren bueltan, mendebaldeko gizarte aurreratu batean bizi diren neska-mutil batzuen ikuspuntua eta honek erakusten digu gizarte moduan non gauden eta zenbat bide dagoen oraindik ibiltzeko. Baina atzokoa ikusita, bide hori ibili aurretik lehenik bidea bera planifikatu eta eraiki beharra dagoela argi geratu da. Oraindik, batzuentzako gutxienez, esploratu gabeko basamortu zabal bat baitago aurrean. 

Ah, eta trogloditak, itzuli zuen leize zuloetara, arren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!