Erronka klimatikoa

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2021ko urr. 8a, 13:14

Denon ahotan dabil orain klima aldaketaren erronka. Gizadiaren esfortzu kolektiboa izanik, ongi dago gizarte osoaren inplikazioa eta kontzientziazioa, baina sarritan ez dago erakundeen aldetik benetako koordinaziorik ez eta egiten diren planteamenduetan sakontasun gehiegirik. Pariseko akordioa beteko ez dutela modu irekian dioten herrialdeak noiznahi agertzen dira ere. Eta oro har herrialde industrializatuek ez dituzte sinatutako epeak eta konpromisoak bete.

“Kutsatzen duenak ordainduko du” premisa alor fiskalean ez dago gaizki, baina agerikoa da kutsatu eta ordaintzeko aukera erraza dutenak ere badaudela. Kutsatzen ez duten sistemak sustatzea ongi dago ere, baina ikustear dago ordezkatu behar dituzten teknologien desagerpenaren ondorio ekonomiko eta sozialak nolakoak izango diren. Edozein kasutan agerikoa da elite ekonomiko eta energetikoen aldetik dauden erresistentziak handiak direla. 

Izurrite hilgarri bati aurre egin eta egoera bideratzeko urtebete behar izan dugu. 50 urte inguru mahai gainean dagoen izurrite klimatiko honi benetako konponbideak emateko garaia ordea beti atzeratzen da agendan. Eta epe ezberdinekin, baina hilgarria da hau ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!