Langabezia estatistika

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2021ko eka. 4a, 13:22

Langabeziaren datua ez da ona. Ez da ona, langabezia bera gizartearen kalte endemikoa delako eta hari buruz ari bagara, egon badagoelako. Propaganda politikotik ohiko irakurketak egin ohi dira, estatistika eta datuarekin harro batzuk eta gutxiegitzat joz besteek. Langabe dagoenak ordea irakurketa gordin bakarra egin dezake, eta Nafarroan 40.000 lagun ditugu oraindik lanik gabe.

Edozein modutan, estatistikek ez dute langabeturik kontsolatzen ez eta argi eta gas fakturarik ordaintzen. Makro datuek ez dute jaten ematen. 2008ko krisialdiaz geroztik daramagu estatistika datuei begira, batzuetan pozik eta besteetan gupidaturik, baina gutxitan datuen atzetik dagoenari adi. Nahi gabe prekariotasunaren ziklo ekonomiko errepikakor batean sartu gara eta lanean egonkortasuna duen langile bakoitzeko, langabezian eta behin-behinekotasunean Master bana duen 100 pertsona dago.

Prekariotasunaren musikaren dantzan ari gara. Bizi baldintza duinik ez duen gazte belaunaldi batekin. Ziurtasun ekonomikorik ez duten familiekin. Duintasunez bizitzeko nahikoak ez diren pentsioak dituztenekin. Baina langabeziak behera egin du. Ba zorionekoak gu, alajaina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!