Hogeita sei milioi

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2020ko abe. 11a, 10:06

Bada espainiar politikagintza garaikidean militarrekin nolabaiteko amodio istorio gazi geza eta latza. Azken berrehun urtetan gobernuburuaren besaulkia militarrek noiznahi kendu eta jarri dizkiote elkarri. Espartero, Narvaez, Pando, O`Donell, Serrano, Prim, Topete, Azcarraga, Primo de Rivera, Berenguer, Aznar eta Franco bera. Estatu burua bera ere, erregea, ez dezagun ahaztu, zerbait bada, militar peto petoa da ere.

Gerra zibilak ere noiznahi arestiko historia hurbilean. Fusilamenduak bestalde, modu masibo edo sistematikoan, ez dira ez gerra ez altxamendu guztietan izan, eta izan direnean, ez intentsitate berarekin. Odolik gabeko estatu kolpeak egon dira, Frankismoaren zifrak ordea, dardarka jartzeko modukoak.

Hala ere, azken berrehun urtetako fusilatu eta erahilketa politiko guztiak zenbatuz ere, ez ginateke hogeitasei milioi lagunen zifrara urrutitik gerturatuko ere. Holokaustoaren emaitza makabroa esatearren 17 milioi ingurukoa da.

Horren aurrean zer eta PPko Ana Beltranek ez daki “horrekin ados dagoen edo ez”. Dilema galanta, bai jauna, erakunde demokratetan ari den batentzat. Jakin beharko proposamenarekin ote dituen zalantzak edo zifrarekin bakarrik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!