Hirigintza zaharkitua

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2020ko urr. 30a, 12:11

Hiri askotako auzo berrietatik barna paseoan nabilela ohartzen naiz, gaur oraindik amaitu gabe dauden garapen urbanistikoak, “berriak” direla esaten ditugun horiek, orain 20 urteko pentsamolde eta ereduekin diseinatu zirela. Iraganak gaur egunera dakarren isla direla. Diseinatu ziren garaian oraindik Europako Itun Berderik, ez eta antzekorik ere ez zegoenez, mugikortasun jasangarriari dagokionez bereziki, hankamotz geratu direla.

Pena ematen dit edozein hiritako auzune berri horietan, erosketa egiteko aukerak halabeharrez automobila erabiltzera behartzea. Edo txirrindularen espazioa kotxearenarekin lehian egon ordez, haren oso azpitik egotea. Edo oinezkoentzako espazio publikoak ere urriak, kalitate urbanistiko eskasekoak eta bigarren mailakoak izatea auzo berri horien diseinuaren baitan. Hiri garapenean eraikinek ematen duten mozkin ekonomikoa lehenetsi delako pertsonak bizitzeko toki bat sortu ordez. Logela-auzo deitzen diren horiek sortu dituzte bizitzeko espazioak sortu ordez. 

Pena da, baina 2040 urtera arte itxaron beharko dugu gaur puri-purian dauden irizpide urbanistikoak errealitate moduan ikusteko, eta agian, orduan ere irizpide horiek indarrean badaude, horiekin gustora bizi ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!