Bocaccioren Decamerone

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2020ko mar. 13a, 13:20

Hegazkinetik jaitsi berri eta paradigma neomaltusiarrean ikusi dut neure burua. Eztul txikienari begiak zorrotz eta izua edo zuhurtzia ingurukoen aurpegietan. Gehiegizkoa? Auskalo. Boccaccioren Decameronen bezala izurritetik ihesi etxera bidean zegoenik ere bazen. 

Bocacciorenean protagonistek jada badakitena ahazteko edo denbora pasa aritzeko 100 ipuin kontatzen dizkiote elkarri; gurean ordea jendea sakelekoan twitter edo whatsappeko azken berri edo sasi berriari arreta osoa jartzen dabil. Ez da bost minuturik edozein supermerkatuko argazkirik edo kutsatu berri baten berririk sakelekora iritsi gabe. Horrela ez dago garagardo bat lagunekin lasai hartzeko modurik! Auzoko txinatarren taberna ere itxi dute. 15 urte Iruñean eta itxi beharrean ere... Xenofobia apur bat ere nabari da.

Zuhurtzia bai, histeria, ahal den heinean, ez mesedez. Beste mintzagairik? Berdin zait politika, ikusitako azken filmea, kirola... Kirolak badirudi ere galdu duela mintzagai izateko aukera.

Egin kasu Bocacciori, eta egunotan lagunartean edo senitartean bazaudete, denok dakiguna alde batera utzi eta egin proba filme on batekin, liburu on batekin edo beste edozein istorio entretenigarrirekin. Buruaren osasunerako apustu sendagairik hoberena dela egunotan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!