Sokrates irakurtzen ari nintzela

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2019ko aza. 22a, 12:27

Ez da inongo sekretua demokrazia deitzen dugun hori, zuzena izan, zeharkakoa, parlamentu bakarrekoa edo bi ganberakoa izan, ahuldadez josia dagoela. Antzinako greziarrek, hura sortu zutenek alegia, erreparatu zuten jada horretan. Sokratesek berak demokrazia – garai hartan zerabiltena – ez zuen maite. Jakituria eta sen ona maite zituen eta horrexegatik eman zuen bizia. 
Populismoaren, demagogiaren, tiraniaren, ezjakintasunaren eta orokorrean zekenkeriaren arriskuen gainean orain dela 2000 urte baino gehiago ohartarazi gintuzten. Eta gaur egun gehien behar dugun tresnetako bat jakituria eta sen ona izan arren, behin eta berriro baztertzen du gizarte tekno-utilitarista honek sare sozial, zabor-kazetaritza eta zabor-politikagintzaren aurrean itsu eta gor.
Ez naiz Boliviari buruz ari, ez eta Trump edo VOXi buruz, ez eta Katalunia edo Madrili buruz, edo Andaluziako EREi buruz. Ezta Maya pailazoari buruz sikiera. Zeharo agorturik dagoen sistemak ekarri duen gizarte itsu eta gor bati buruz ari naiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!