Skolae-ren gibelean

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2019ko urr. 11a, 12:04

Skolae programa goiburuetan dugu azkenaldian, tamalez edo zorionez. Tamalez, Nafarroan ohikoa den moduan, beti dagoelako zentzuzkoa denaren aurka dagoenik, eta kasu honetan ezin atzean geratu tamalez gure gizartean bizilagun ditugun kolektibo kontserbadore eta atzerakoi horiek, nola eta parekidetasuna eta berdintasuna sustatzeko Hezkidetza Planaren aurka salaketa bide judizialera eramanez. 

'Programa ideologiko baten ezarpen totalitarioa' omen salatarien argudiaketa. Dirudienez Skolae ez da haien gustokoa haurtzarotik mundua ikusteko modu berri bat ahalbidetzen duelako; baina hori, lagun maiteak, ez da adoktrinatzea, hori ereitea da. Haurrek haien bizi proiektu propioa askatasunetik eta iritzi aniztasunetik aukeratzeko gaitasuna edukitzeko baliabideak eskaintzea da Skolaeren helburua.

Horrexegatik, zorionez ere ikus dezakegu nolaUnesco-k Skolae saritu duen genero berdintasunaren alde egiten duen lanagatik. Salatariek ispilu ederra beharko lukete totalitarismoa eta adoktrinatzea zer diren ulertzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!