Izatearen arintasun jasanezina

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Castiella 2015ko urr. 23a, 13:00

Txiki ginelarik ikasi genuen –irakatsi ziguten– helduek hitz egiten zuten bitartean adi eta enbarazu egin gabe egon behar genuela, eta norberari zuzentzen zirenean erantzun behar zela. Bitartean adi, isilik, gainontzekoei trabarik egin gabe. Errespetua zeritzoten. Hori zen egin beharrekoa, marrazten ziguten bidea eta arau aspergarria.

Zertzelada loditan, izate arinegia ikasbidea izateko, baina aurrez jarritako gizartearen arauen araberakoa indarrean.

Denbora pasa ahala ohartu ginen arauaren osagarriak falta zirela. Baimenaren balioa ikasi genuen eta norberaren barne hausnarketarena. Araua bera ere kolokan jartzeraino, bai eta bere zilegitasuna ere. Hortik aurrera halabeharrez bidea ez da bakarra eta norberak erabaki dezake nondik nora garatu nahi duen; galderari erantzuteko orduan adi egon bazara eta erantzuteko gai, probetxugarria izan da izatearen arintasun hori; aspertu eta probetxurik atera ez badiozu, ez ordea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!