Soweto

Erabiltzailearen aurpegia Paul Bilbao 2018ko mar. 13a, 13:28

Egunotan twitterren duela 25 urte Nafarroan ospetsu egin zen Soweto, Nafarroa baino hobeto leloa berpiztu dutela ikusi dut. Eta, egia esan, lehen unean irribarrea atera bazait ere, handik eta bi segundora kezkatu nau egun bizi dugun testuinguruan orduko leloa berpiztu izanak.

Berreskuratu duten irudiak honako hau jasotzen du: Hiru zatitan banatuta dagoen Afrika, non iparraldean euskararen ezagutza alemanera, ingelesa eta frantsesarena baino gehiago baloratzen dela islatzen den; non erdialdean alemanera, ingelesa eta frantsesaren ezagutza euskararena baino gehiago baloratzen den, eta euskararena zenbaitetan baloratzen den. Azkenik, Afrikako hegoaldea dugu, non alemanera, ingelesa eta frantsesaren ezagutza euskararena baino gehiago baloratzen den eta euskararena ez den baloratzen.

Bai, kezkatu nau berriz ere irudi hori sareetan ikusi izanak, baina tamalez, horixe ari da gertatzen behin eta berriro; déjà vú.

Duela hilabeteko kolaborazioa baliatu nuen Parlamentuak Euskararen Lege berria jorratzeko Batzordea ahalik eta lasterren osa dezatela eskatzeko. Tira… Hori esan eta bete egin da (Euskalerria Irratiko uhinen boterea). Hortaz, oraingoan botere hori eskaera berri zehatz baterako baliatu nahi dut: Ahalik eta lasterren utz diezaiotela egun baliatzen duten hizkuntzen ezagutza baremazioa aplikatzeari. Ez dugu Soweto, Nafarroa baino hobeto lelorik berpizterik nahi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!