Egun hauetan telebista piztu eta arrazismoaren aurkako mezuak nonahi entzuten ari naiz.
Futbolzalea ez naizez, ez dut istoria asko jarraitu, baina lagun batek azaldutakoa ekarriko dut, ezin argiagoa iruditu baitzait.
Iñaki Williams futbol jokalari beltza da. Esatariek erromantikoki kontatzen dute gurasoak pateran etorri zirela bizimodu hobea emateko.
Egun, askoz zailagoa da pateran heltzea, eta horren arduradunak edo erantzunkideak dira gaur arrazismoaren aurkako bandera altxatzen dutenak, Viniciusi tximua esan diotelako.
Eta ez ditut irain arrazistak ukatzen, ezta justifikatzen ere. Nik uste dut hipokrisia baino okerragoa dela, Estatu Batuetako eredua da.
NBAko jokalari bati ezin zaio beltza deitu, baina beltza izanda, poliziaren aurrean bazaude, zure bizitza arriskuan dago.
Sanchez eta Díazek Gobernutik Ceuta eta Melillako egoera normalizatu dutenak (hesiak, konzertinak eta beroan egindako itzulketak barne), eliteko kirolari bati elkartasuna adierazi izana nazkagarria da, arrazakeria instituzionalaren adibide argia delako, kasu gutxi batzuen aurrean soilik, diruari esker sendatzen dena.