Kamusadak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Balda 2021ko api. 13a, 12:01

Denok dakigu dezepzioa itxaropenari estu lotuta dagoela. Zenbat eta itxaropen handiagoa, orduan eta  erraldoiagoa izan daiteke kamusada, matematikoki adierazita, zuzenki proportzionala. Dezepzioa ez da inoiz atsegina, baina filme edo jaki batekin gertatzen zaigunean, hurrengo filmak edo jakiak desagerraraziko digu utzitako zaporea. Pertsonekin gertatzen zaigunean, ordea, mingarria da —oso, batzuetan—, eta nekez desagerraraziko dugu; menturaz, denborak zertxobait apalduko digu.

 “Halakoak dezepzionatu nau” pentsatzen dugu, gutxitan bururatzen zaigu, ordea,  agian pertsona horrek eskaini nahi ez ziguna edo eman ezin zigunaren esperoan ginela gu. Nekez adierazten diogu elkarri bata bestearengandik zer espero dugun, eta, beraz, inor ez dago dezepzionatzetik libre. Askotan gure esku ez dagoenez kontrakoa, guk ere dezepzionatuko genuen inoiz norbait, gu beste batzuek dezepzionatu gaituzten bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!