Aberri Eguneko oroitzapenak

Erabiltzailearen aurpegia Bakartxo Ruiz 2025ko api. 8a, 18:08

Aberri Egun bakoitzaren atarian gogoratzen naiz aitarekin. Bezperatik ikurriña handi bat
jartzen zuen etxeko balkoian, makila luze bati lotuta, haizeak astindutakoan Marcelo
Celayeta etorbidean goizean goizetik ikus zedin. Gero, manifestazioa eta, Iruñean ospatuz
gero, etxean edo Arrano Elkartean bazkari berezia egiten genuen. Aberri Eguna beti izaten
baitzen gurean egun handia.
Aitari txikitatik entzunda genizkion ikurriña eta Aberri Eguna bera debekatuta zeudeneko
pasadizoak. Gogoangarrienak, 1967an edo 68an berak eta Eusko Bazterrako beste hainbat
gazte mendigoizale abertzalek, tartean Juan Mari Feliuk edo zendu berri den Elias Antonek
Biahizpetan ikurriña erraldoi bat zintzilikatu zutenekoa, edo jausgailu txikiak erabiliz Iruñeko
Gaztelu Plaza ikurriña txiki mordo batez bete zutenekoa.
De facto, ikurriñak debekatuta jarraitzen du Nafarroa Garaian, sinbolo ofizial gisa behintzat.
Garai bateko gazte haien moduan, aurtengo Aberri Egunean ere atera gaitezen kalera eta
astin dezagun geurea ere baden ikurriña, nazioa garela lau haizetara zabaltzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!