Behin betiko

Erabiltzailearen aurpegia Bakartxo Ruiz 2025ko urt. 14a, 13:17

Azken urte luzeetan bezalaxe, aurreko larunbatean ere Bilbon izan ginen milaka lagun. Eta egia esateko, bereziki poztu ninduen aurten ere halako jendetza ikusteak. Fase honetan pentsa bailiteke honezkero ez dela mobilizatu beharrik, preso, iheslari eta deportatuen auzia ixtear dagoelakoan. Izan ere, urratsak egin, egin dira: urrunketa amaitu egin da, kostata, eta zigor metaketa bidegabea ere zuzentze bidean dago. Baina larunbateko mobilizazioan garbi geratu zen moduan, oraindik ere mendeku-politika gainditzeko behin betiko konponbiderik ez dago. Horrexegatik, gehiengo sozialaren aldarrikapenak kalean jarraitu behar du.

Batzuek arbuiatu egiten dute “preso politiko” terminoa. Baina errealitatea da urte luzez ezarritako salbuespen-neurriak euskal presoei soilik eta helburu politiko argiz ezarri zaizkiela. Ukaezina da, beraz, auzia politikoa dela. Eta, derrigorrez, behin betiko konponbideak ere politikoa izan behar du. Ez inoren kaltetan, bizikidetzaren eta gizarte osoaren mesedetan baizik. Horixe da Politika, letra larriz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!