Iraganaren ahanztura eta egungo biraketa autoritarioa

Erabiltzailearen aurpegia Artzai Gaspar 2026ko urtarrilaren 28a

Aurreko mende erdialdeaz geroztik, faxismoak beldurra eta isiltasuna zabaldu zituen Nafarroaren luze-zabalean. Fusilamenduak, atxiloketak, hobi komunak, ideia antiproletario matxistak, arrazistak eta antieuskaldunak. Eta, tamalez, garai hartako gertakarien ahanztura gaur egungo faxismoaren  berpizkundearekin nahasten ari zaigu —sekula itzali izan bada, behintzat—. 

Mendebaldeko oligarkia dekadentzian dago, eta, horri erantzunez, biraketa autoritario berri baterako haziak landaturik daude dagoeneko. Ikusi besterik ez dago kaleetan faxistak inpunitate osoz pasiatzen direla; gazteriaren zenbait sektorerengan ere ideia erreakzionarioak geroz eta indartsuago daudela; ezker-eskuineko alderdi politiko profesionalek markoa zeharo erosirik dutela. Eta hori guztia gutxi ez eta askatasun politikoak geroz eta murritzagoak dira. 

Kezkatzeko hamaika motibo dauzkagu, baina esperantzarako ere beste hainbeste izan beharko genituzke. Funtsezkoa da gazte langileok horren guztiaren aurrean kaleak hartzea, gertaturikoa ez ahazteko eta etor daitekeenari determinazioz erantzuteko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!