Irakasleok genozidio baten aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Artzai Gaspar 2025eko urriaren 13a

Aurrekoan, unibertsitateko lehenengo mailako hainbat ikaslek sionismoa zer zen galdetu zidaten. Harriduraz hartu nuen galdera: gure iragana, oraina eta etorkizuna bera ere markatzen ari den fenomeno funtsezkoenetako bat ez dute ezagutzen gizarte zientzien arloko gure zenbait ikaslek. Bote-prontoan, kezkaz, hiru galdera egin nizkion neure buruari. Batetik, zenbat gazte —eta ez hain gazte — egonen ote diren egoera horretan, sionismoa eta gertatzen ari den genozidioaz deus gutxi jakin gabe. Bigarrenik, gure ikasgaiak zerikusi gutxi daukanez geopolitikarekin, gazte hauek zenbat espaziotan izanen ote duten horren inguruan informazioa jasotzeko parada. Eta, hirugarrenik, irakasle gisa, zer egin nezakeen gutxieneko informazio eta kontzientziazioa helarazteko. 

Bi ondorioetara iritsi nintzen. Lehenengoa: edozein zirrikitu, edozein une probestu behar dugula, ezinbestean, basakeria honen inguruan mintzatzeko, ahal dela gure gaitegiekin lotzeko, kezkak eta zalantzak argitzeko, eta eztabaidatzeko. Bigarrena: irakasleok eredu izan behar dugu. Eredu izan eta lehen lerroan egon, haiekin batera, konpromisoz eta determinazioaz. Isiltasuna konplize bikaina da sionismoarentzat. Eta ahotsa izan, badugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!