Hezkuntzak Mundua Alda Dezake?

Erabiltzailearen aurpegia Artzai Gaspar 2025ko mar. 14a, 12:29

Hezkuntzak mundua hobetu dezakeela erreformismoaren abiapuntuetako bat izaten da. Horretarako, erreforma aplikatzea izaten da bidea, maila pedagogiko eta kurrikularrean. Ustez, erreformak bideraturik, ikasleek beraiek balore “komunitarioetan” oinarrituriko mundu berri bat eraikiko lukete. Eta uste hori, ez kasualitatez, biziki zabaldua dago gizartean eta hezkuntza fakultatetan ere.

Hala ere, planteamendu hori faltsua da. Hezkuntza ez da gizarteko botere-harremanetatik at birdefinitu eta moldatu daitekeen prozesu neutral, isolatu eta independente bat. Hezkuntza errealitate materialaren isla da, eta, beraz, hezkuntzaren mugak gizartearen muga igualak lirateke. 

Horren aurrean, abiapuntu gisa, ulertu beharko genuke mundua hobetzeko gizartea bere osotasunean irauli behar dugula. Hau da, gizarte harreman guztiak hankaz gora jarri behar ditugula, ezinbestean. Eta, abiapuntua hori izanik, bidea da, besteak beste, hezkuntza emantzipazio orokor horren mesedean jartzea. Iraultzarako beharra abiapuntua, eta hezkuntzaren arloko borroka horren norabidean jartzea da bidea, finean.  

Hortxe hartuko luke zentzua estatu sozialistaren beharrak (abiapuntua) eta hezkuntza bera horren mesedean jartzeko premiak (bidea). Hezkuntzak ezin du bere horretan mundua aldatu, baina mundua alda dezakeen iraultzarako ekarpen itzela egin dezake. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!