Eztabaidatzeko markoak

Zenbat politikari daude Espainiako Estatuan? Badira aste batzuk lagun batekin honetaz eztabaidatu nuela. Berak, 400.000 mila baino gehiago zeudela aipatu zuen, hortik irakurri zuela argudiatuta. Niri, boteprontoan, kopuru horrek alarmak piztu zizkidan. Eta bilaketa azkar bat egitearekin, nire lagunari ziria sartu ziotela ondorioztatu genuen.  
Ultraeskuinaren argudio bat da gastu publikoan murriztu behar dela, eta, halaber, politikari asko ditugula; azken hauen kopurua jaistearekin zenbait arazo konponduko lirateke. Populismoaren adibide bat da hori. Nire lagunari ziria sartu izana ez da arazo bakarra, ordea. Honen inguruan aritu ginen eztabaidatzen. Hortxe benetako arazoa! 
Ezin ditugu haien markoak erosi; ezin dugu ultraeskuinak nahi duen terminoetan eztabaidatu. Ezin ditugu haien diskurtsoak ontzat hartu; ezin dizkiogu ultraeskuinaren diskurtsoei ateak ireki. Bestela, gureak egin du! Izan ere, George Lakoffek ongi baino hobeto azaltzen du markoen eta lengoaiaren garrantzia: “Gure mundu-ikuskera moldatzen duten egitura mentalak dira markoak. Beraz, marko aldaketa horiek gizarte-aldaketa ekartzen dute nahitaez”. Gainera, ez gara aldaketa horien kontziente izanen, eta horren ondotik kexak datoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!