Sosia

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aramendi 2021ko mar. 12a, 10:37

Hamaika ikusi eta ikasi behar izaten da itzultzailearen ofizioan, eta horrelako zerbait suertatu zaio, beste behin ere, oraingoan, Victor Obiols itzultzaileari. Amanda Gorman poeta afroamerikar gazteak arrakasta handiz Joe Biden presidente estatubatuar zuri zaharraren kargu-hartzeko ekitaldian errezitatu zuen poema katalanera itzultzeko lana eman zioten.

Baina hara non, lana amaitu duenean edo, agentziak jakinarazi dion bere itzulpenak ez diola balio, Victorren profila (61 urteko gizonezkoa, azal zuri samarrekoa, bartzelonar gehientsuenak bezala) ez datorrelako bat beraiek nahi luketen itzultzailearekin: emakumea, gaztea, aktibista, poeta, itzulpengintzan esperientziaduna eta, nahiago, afroamerikarra. Gorman bezala, alegia.

Herbeheretan ere antzeko zerbait gertatu ondoren omen dator katalanerako itzulpenaren polemika. Obiolsi itzulpena, nolanahi ere, ordainduko diola esan omen du agentziak. Gaitz erdi. Horretarako, kobratzeko egiten baitugu lan itzultzaileok, gehienbat.

Geratu zaidan zalantza da, ordea, itzultzaile bila edo sosia baten bila ote dabiltzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!