Parlamentuen espaktakuluak

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2018ko aza. 27a, 08:26

Parlamentuetan espektakulu penagarriak ikusten ohitzen ari gara. Ez dut hau esaten soilik pasa den astean Madrilgo Kongresuan gertatu zenagatik. Debatearen berotasunean edozeini joan ahal zaio egoera eskuetatik eta, esaten den bezala, paperak galdu. Ez litzateke gertatu beharko, baina gerta daiteke.
Baina ez dut horregatik esaten. Uste dut dialektika hori, kasu batzuetan, “estilo” bihurtzen ari dela. Ez dakit hau ez ote den gure gizartearen isla. Tokatu zaigun garai honetan irudia da balio duena. Politikari askok titularra bilatzen dute, ea nork botatzen duen esaldirik gogorrena, hitzik potoloenak nork esaten dituen eta nork egiten duen antzezlanik onena. Egia eta zintzotasuna bigarren plano batean geratzen dira askotan. Nafarroako Parlamentuan ere baditugu astero halako adibideak.
Ez dakit jendeak honetaz zer pentsatzen duen. Niri behintzat oso neketsu egiten zait tonu desatsegin hori, exajerazioak eta gezurrak behin eta berriz entzutea eta krispazio politikoan bizi izatea. Faltan botatzen ditut lana ongi egiteko behar diren lasaitasuna eta sosegua. Eskerrak politikari guztiak ez diren berdinak!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!