Alderdia utzi baina aktari eutsi

Erabiltzailearen aurpegia Anika Lujan 2017ko mar. 7a, 08:20

Azkeneko egunotan ezagutu dugu Elvira García Podemos-eko senatari arabarraren kasua. Gasteizen zuen babes ofizialeko etxebizitzaren alokairua ez zela ordaintzen ari jakin zenean, alderdian baja eman zuen baina senatari izaten jarraituko du, Talde Mistoan. Arrazoi ezberdinengatik, beste hainbeste egin zuen Rita Barberá-k orain dela hilabete batzuk: Alderdi Popularrean baja eman baina senatariaren akta mantendu. Eta egoera hau bera askotan ematen da parlamentu eta udaletan. Legealdiak aurrera egin ahala, arazoak edo desadostasunak sortu ahal dira alderdien eta hautetsien artean eta maiz horrela konpontzen da: hautetsiak berean jarraitzen du baina alderditik kanpo.

Egia da akta pertsonarena dela eta ez alderdiarena, baina egia da, baita ere, hauteskunde prozesu batean pertsona bat ez dela aurkezten maila pertsonalean, proiektu baten barruan baizik, “independiente” moduan agertu arren. Eta hautesleok, normalean, alderdi edo proiektu bati ematen diogu gure botoa eta ideario politiko zehatz bat defendatuko duten ordezkari batzuk aukeratzen ditugu. Erlazio hori apurtzen bada eta hautesleekin hartutako konpromisoa bete behar ez bada, nire ustez etikoena kargua uztea da. Kontrakoak hautesleekiko errespetu gutxi adierazten du eta interes pertsonalen itzala luzatzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!