Zer eskola mota nahi dugu Nafarroan?

Erabiltzailearen aurpegia Ane Sanchez 2026ko otsailaren 18a

Gaur Nafarroan zirrarak sortzen ari den eztabaida baten inguruko gogoeta partekatu nahi dut zuenekin: erlijio-irakasleen Foru Legearen indargabetzearena.

Joan gaitezen haratago, titularretatik harantzago. Kontua ez da inor erasotzea, baizik eta demokraziaz maite dugun guztioi batu beharko gintuzkeen zerbait defendatzea: berdintasuna, meritua eta gaitasuna lehenestea funtzio publikoan sartzeko orduan.

Gaur, XXI. mendeko eskola publikoan, oraindik kontraesanak arrastaka ditugu. Alde batetik, erlijio-irakaskuntza mantentzen dugu ordutegi eskolarean, duela mende bat sinatutako Konkordatu batek babestuta. Eta bestetik, artzapezpikutzari uzten diogu erabakitzea, era diskrezionalean, nork lan egin dezakeen zentro publiko batean, 'doktrina' edo 'kristau-bizitzaren testigantza' ziurtagiriak eskatuz. Hau guztia guk gure sinesmenak adierazi edo ez adierazteko eskubidearekin eta administrazioak izan beharko lukeen laizitatearekin talka egiten du.
 
Gainera, badago errealitate presupuestario bat: bi milioi euro inguru destinatzen ari gara ordu hauek estaltzera, eta kasu askotan, beste irakasle batzuek egin ditzaketen zereginetarako erabiltzen dira. Ez da inoren lana gutxiestea, baizik eta galdetzea: 
Bidezkoa al da guztion diruarekin irizpide pribatu eta konfesionalekin kudeatzea?

Nire jarrera argia da: aukera-berdintasuna bermatzen duen eskola publikoa nahi badugu, irakasle-plantillara sartzeko prozesua gardena eta arautua izan behar da. Eta langileak babestu behar badira, erantzukizun hori sistema hau mantendu duenak hartu beharko luke, ez diru publikoak.

Laburbilduz, zarata gutxiago eta printzipio gehiago. Defenda dezagun eskola publikoa, laikoa eta kalitatezkoa, nahi dugun Nafarroa horretarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!