Duela urte batzuetatik hona asko entzuten da “MENA” terminoa, eta hari konnotazio negatibo asko lotu zaizkio.
Ez dugu ahaztu behar beren lurra uzten dutela, familia, lagunak, maiteak atzean uzten dituztela, oso bidaia arriskutsuan murgiltzen direla, gerratik, muturreko pobreziatik eta etorkizunik eta itxaropenik ezetik ihes egiten ari direlako. Hona iristen dira eta jasotzen duten lehenengo gauza erabateko gaitzespena da.
Orain dela hilabete bat, Diputatuen kongresuan Atzerritarrei buruzko Legearen 35. artikulua aldatzea eskatzen da, autonomia-erkidego guztiek adingabe horiei arreta duina eman behar izatea eskatzen da, hain zuzen ere, baina ez da aurrera ateratzen. Adingabe horiek oraindik ez dituzte ziurtatuta beren oinarrizko giza eskubideak
Nire inguruarekin hizketagai hauek ateratzen direnean, beti gustatzen zait Bertold Bretch aipatzea: "Bere poeman, Brechtek esaten zuen bere lurra bere borondatearen kontra utzi behar duena, jolasten zuen lekua, haurtzaroa, lagunak, familia, dena, ez dela emigrantea bakarrik, erbesteratua ere badela, ez duelako askatasunez erabaki, egoerak behartuta egon delako"