Hitz Askatasuna eta mugak

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Lusarreta 2025eko azaroaren 28a

Hitz Askatasuna gure gizartearen zutabeetako bat dela esango nuke; nire ustetan ez da aire hutsa, gure ahotsen arnasa da. Zuzentasun politikoaren itzalak, hasieran babes izan nahi zutenak, sarritan hesi bihurtzen dira, eta hesiek normalean, askastaunaren eta umorearen bidea estaltzen dute.
Komunikazioaren esparruan, duela gutxi profesional batek beste bati etiketa gaitzesgarri bat ezarri zion. Horrelako ekintzek agerian uzten dute nola hartzen den epaile moralaren rola, eta makila horren itzalak lankidearen lana gutxietsi zuen, bere ahotsa ahulduz eta ikusgarritasuna lausotuz.
Ironikoa da askotan nola askatasunaren aldeko aldarriak egiten dituztenek, aldi berean, kritika moral zorrotzak baliatzen dituztela profesioko kideak zokoratzeko. 
Horrek agerian uzten du muga ez dela soilik nor ofenditu den ala ez; muga benetan boterearen erabilera okerrean eta errespetu profesionalaren urraketan dago.
Askatasunak deseroso izateko eskubidea dakar, eta eskubide horrek erantzukizuna ere bai, baina ez dakar isiltasuna. 
Azken finean umoreak pentsarazi behar du, hausnarketa ekarri, baina ez zikindu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!