Haiek ere eskubideak dituzten emakumeak dira, baina, askotan, ikusezin bihurtzen dira
gizartearentzat.
Batez beste, adikzioak dituzten emakumeek gizonek baino 10 urte gehiago behar dituzte
laguntza eskatzeko eta baliabideetara iristeko. Gainera, sarritan, baldintza fisiko eta
psikologiko okerragoetan daude laguntza jasotzen dutenerako.
Horrez gain, familia-erantzukizunen karga emakumeen gain erortzen da gehienetan, eta
haien lan-aukerak, oro har, feminizatutako sektoreetan kokatzen dira, okerrago
ordainduak izanik. Diru-sarrera egonkorra lortzeko zailtasunak direla eta, etxebizitza bat
alokatzea edo erostea ezinezkoa bihurtzen zaie.
Osasun-arloan ere, tratamendu-zerbitzu espezializatuetara iristeko aukera gutxiago
izaten dute, eta askotan ez dira kontuan hartzen seme-alaben zaintza edo genero-
indarkeriaren biktimei laguntza eskaintzeko beharrak.
Epaiketa sozialaren beldurra eta genero-ikuspegidun programa egokien eskasia, beste
pertsonen ongizatea lehenesten duen zaintzaileen rolarekin lotzen dira, norberaren
osasuna eta beharrak bigarren planoan utziz.
Ezinbestekoa da ikuspegi integral batetik jardutea, emakumeen genero-dimentsioa
kontuan hartuta eta haien premia espezifikoei egokituta. Zerbitzuen maskulinizazioa
aztertu eta egituraketa berrikusi behar da genero-ikuspegia txertatuz erantzun
terapeutiko egokiak sustatzeko. Politika publiko zehatzak garatu behar dira, haien
eskubideak erabat gauzatzen direla bermatzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!