Garaipena eta porrota

Erabiltzailearen aurpegia Ander Perez 2017ko urt. 9a, 11:45

Albiste batek atera gintuen lozorrotik, dena poz dena zorion dena famili dena oparotasun zen egunotan. Eta luzatu da denboran haren itzala. Grezian atxilotu zituzten Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga, errefuxiatuak Euskal Herrira ekartzen saiatzeagatik. Orduan defenditu zuten, eta defenditu dute gerora ere: gure garaiko tragedia handienaren aurrean, gizarte zibilak ezin du geldirik segitu. Instituzioek egiten ez dutena egiteko ordua da.

Egotzi dakioke albistearen inpaktua gabon garaiko desertu informatiboari, egotzi dakioke errefuxiatuen gaiaren gaurkotasunari, eta izango du bietik, baina borroka metodoen berritasuna da, oraingoan, albiste dena. Asaldatuko zituen batzuk horrek, baina liluratu ditu beste asko. Egun aktibismoa eta engaiamendua etengabe zalantzan dagoenean, arnas berri bat ekarri du desobedientzia ekintzak, duintasun seinale bat. Eta, bide batez, mahai gainera itzularazi du injustizia baten salaketa. Agian horregatik adierazi zuen Huartek errefuxiatuak ekartzean porrot egin dutela, baina garaipena bilakatu dela porrot hori. Agian horregatik ikusi du askok garaipen handi bat, esperantza izpi bat, porrota egon den tokian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!