Herria

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2019ko mai. 22a, 12:16

Bernardo Atxagari entzun nion duela ez asko: politikan ez dela herria hitza erabili behar, ezpada gizartea. Eta proba egin dut behin baino gehiagotan, eta askoz ere argiagoak, sujerenteagoak, ezkertiarragoak eta errealagoak begitandu zaizkit bai, esaldi, lema eta aldarri politiko guztiak herria hitza kendu eta gizartea jarriz gero. Eta orain hartu dut Iñigo Astizen azken liburua eta irakurri dut: “Herria da mozkor harrotu bat/ da ezertan ari ez den neskatxa bat etxeren baten atarian/ da fiskal bat aparkatzeko kanbio bila/ da amaginarreba liskarra hastean sukaldera isil apartatzen/ Herria da ahaztutako aterki bat zorrek itotako tabernan/ da euri-zirina sekula amaituko ez duten trenbidea umeltzen/ da alkandora leun zeharkatzen duen labana/ da aitzakia baten premia futbolera joateko ballet erakustaldira beharrean/ da maitaleen bertigoa aldirietan elkar agurtzean”. Gizartea da herria, horra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!