Ni, belarriprest

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2018ko aza. 14a, 12:54

Ni belarriprest izango naiz, bai. Bai, belarriprest. “Nola, belarriprest?” kexatu zait laguna, txapa erakutsi diodanean. “Gu ahobiziak gara!!”. Ba ez: ni belarriprest izango naiz. Nahi nuke erdaldun euskaltotel horiei irribarre bat eskaini nire txapa ikusi eta hizketan hasten zaizkidanean. Nahi nuke eskaini konplizitate txiki bat, esan: “bai, entzungo zaitut, bota nahi duzuna, dakizun apur hori, nik jarraituko dut solasaldia zurekin, ez eduki beldurrik, sartu hanka nahi duzun guztia, ahaztu ergatiboak, baldintzak eta subjuntiboak: egidazu euskaraz, dakizun gutxi hori, dakizun guztia”. Nahi nuke konplizitate hori ez amaitzea Euskaraldiko hamaika egun horien ondoren eta haien eta nire artean, berriro elkartzen garenean, hari bat sortzea. Bai, badakit, beharbada ez dut ezer ulertu, baina ni Belarriprest izango naiz. Erabakita dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!