Intsumisoen plaza

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Barandiaran 2018ko urr. 10a, 11:53

Nire intsumisioa ez zen inoiz iritsi Iruñeko espetxeraino, Nafarroako justizia jauregi zaharraren paper pilaren artean galdu baitzen Juanje Soriaren eskutik iritsi zen eskaera. Jauregiaren beraren atean galdetu zidan: “Seguru zaude? Honek ez dauka atzera bueltarik”. Susto galanta hartu nuen, ez bainengoen erabat seguru, ez behintzat espetxera joateko, baina lagunak kalean nituen agurka, animoka, oihuka, eta lotsagarri samarra iruditzen zitzaidan atzera egitea, beraz baietz esan nion, seguru nengoela. Eta elkarrekin sartu eta han aurkeztu genuen eskaera: soldaduskari uko egin nion horrela. Baina nire intsumisio eskaera funtzionario asperturen baten tiraderaren batean geratu omen zen, eta inoiz ez nuen berri gehiagorik izan. Oraindik gaur egun, ez dakit intsumiso izan nintzen edo ez. Seguru nago, hori bai, borroka kolektibo guztien atzean ahalegin eta amets pertsonalen pilaketa handia dagoela, norbanakoen afanak eta bultzadak eta, horregatik, asteburu honetan inauguratutako plazari, nik, ez Intsumiso plaza ez Intsumisioaren plaza: Intsumisoen plaza paratuko niokeen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!