Elurra

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Larretxea 2024ko urt. 10a, 18:30

Betidanik egin zait kuriosoa elurrak gizakiari eragiten dion lilura.
 
21 urte nituela urtebetez bizi izan nintzen Suedian. Azaroaren 1eko arratsean egin zuen elurra lehenengoz eta ia apirilera arte elurretan bizi izan ginen. Barruan iltzatuta dut elurra egun zuen lehen arratsean nola atera zen negarrez leihora Malagako mutil bat. Sekula elurrik ikusi gabea zen, eta hunkituta bezain jolasti zebilen elurrarekin jolasten.
 
Ia sei hilabetez bizi izan nintzen elurpean, eta hasiera lilura zena, asperdura bilakatu zen azkenerako. Polita zen elurra, ez dut ukatuko, baina sei hilabetez egunero ikusi duzuenean, ba zer errango dizut, berdea ere botatzen nuela faltan. Elurra behin ere ikusi gabeko mutila  ere ederki aspertu zen elurraz, zuriaz, monotoniaz.  
 
Tenperaturak zerotik pasa ziren egun batean, eta hurrengoan, eta hurrengoan, eta azkenerako dena urtu, eta itzuli ziren loreak, eta itzuli zen berdea.
 
Hau aditzen ari zarenean ziur aski elurra ikusiko duzu etxeko lehiotik, edo elurra ariko du beharbada. Nork daki. Baina, Suedian egin bezala igoko dira tenperaturak, eta urtuko da elurra, eta itzuliko dira loreak. Igual otsailean, igual maiatzean. Nork daki.
 
Bitartean, disfrutatu elurraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!