Villabonan astearteroko 23 bilerak, formulatutako 242 gai, badaezpada idatzitako bertze bi dozena, deskartatutako 500, zakuko B karpetan utzitako bertze hainbertze, urduritasuna, poza, ttakuna, haserrea, sarrerak, kotxeko kilometroak, goizeko whatsapp mezua, jendearen kritikak, bizkotxoa, twiterreko iritziak, intonazioa lantzea, euskaltzaindiako bilaketak, kilometrajearen orria, estres estetikoa, podcastak, errimak, saio ondorengo zerbezak, haizeak bidali du, meriendak, ostatu ardoa, guacamolea, barreak, elkarri hitza zanpatzea, teklatua txandatzea, saioetako gominolak, saio ondorengo besarkadak, oreka taulak, Astra gaztetxea, Donostiako bazkaria, Montoneko txupitoa, txapak, Zaldikoko kantak, famila…. Eta behin bukatuta hutsunea.
Hori eta hori baino gehiago izan da niretzako 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Kontatu daitezkeneak eta kontatu ezin direnak, azalean bizitakoak eta lagunek pairatutakoak.
Ederra izan da bidea, ederra izan da taldea, ederra izan da txapelketa. Ikusiko dugu elkar plazan.